XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Abade? Gaurko abadeak sakristauak baiño itxura geiago erabili ta agertzen dozue.

- Ta agertzea bakarrik ba litz....

Jakin be ez asko geiago.

- Begietako makarrak sakristauak baiño goizago garbitzen ba dakigu beintzat.

- Orraztu barik billatu nazulako diñozu ori?.

- Ez txartzat artu.

Guk esan bakarrik egiten dogu.

Esan bakarrik.

- Ori da, ori, zuen jokabidea.

Gura dozuezanak esan eta gero... aitzakiak.

Or billatzen dozue beti santuen bat bere gain botateko egurra.

Nik ez diñot ori, done Paulok diño.

Ori Job santuak diño....

Ekin beti iñori kulpak emon eta mingaiñetatik tengadaka.

Danok zarie bardin, eta danok buru bateko.

Ondo ordainduko ba zeunkie, orrazia, espillua ta brillantina be erabiliko neukez, erabili.

Begietako makarrik be ez genduke eukiko, nai ta goizeko iruretan kanpaiak jo bearra artu.

Pekaturik ez egin... zarata asko.

Nik ez diñot egin bear danik, baiña, egia, arimen kutxa kandauagaz lotuta ez ba legoke, sakristauak pianua jo bearko leuke.

- Mendebaletik al dabil gaur aizea?.

- Aizea eta txingorra be datorrela.

Tximista ta trumoiak ots egin bearko dabe egunen baten, ots egin.

Moda barri billa zatoze beti.

Or zabize orain zorioneko abade langillien autu orretan zoratuta.

Ta etxian? Etxian ez al dago langillerik? Emen ez al dago ze konpondurik? Sakristauak ez al gara gizonak?.

- Ba, ba... Esnatze larri eta tontorra euki dozu, itxuraz.

- Pozago jaikiko nitzake goizeko amarretan eta txokolatea artu.

- Ez da beste munduko gauza.

- Bai, egia, orrenbeste barik be pozik biziko giñake.